XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

120. Itsu bien osatzea (Mt. 9, 27 31).

Andik Jesus urten zanean, itsu bik jarraitu eutsoen, deadarrez zirautsoela: Erruki zakiguz, Dabid'en Seme ori!.

Eta etxera eldu ondoren, - itsuak urreratu yakozan.

Jesus'ek dirautse: Ori zuei egiteko gei nazala, sinisten dozue?.

Bai, Jauna!, - dirautsoe.

Orduan begiak ikutu eutsezan, esanaz: Sinisten dozuenez jazo bekizue.

Eta arein begiak argitu egin ziran; eta Jesus'ek agindu eutsen: Entzun, gero: iñok bere ez beki.

Baiña areik, urtenda, Aren (Jesus'en) ospea lurralde guzti aretan zabaldu eben.

121. Jesus'ek, txerrendun mutua osatzen dau (Mt. 9, 32 34).

Areik urten ondoren, gizon mutu txerrendun bat ekarri eutsoen.

Eta txerrena jaurtia izanda, mutuak itz egin eban.

Eta gizataldeak, arrituta, iñoen: Ez da egundo Israel'en orrelakorik ikusi izan.

Pariseotarrak, ostera, iñoen: Txerrenburu dalako jaurtiten dauz txerrenak.

122. Jesus Nazaret'en, Irakasten diardu, ta ez dabe onartzen (Mt. 13, 53 58; Mk. 6, 1 6; Lk. 4, 16 30).

Andik urtenda.

Nazaret bere errira joan zan,(...).